Katalunia

Mossoek tiroz hil dute komisaria batean labana batekin sartu den gizonezko bat

"Ala handia da" oihukatuz sartu da erasotzailea Mossos d'Esquadrak Cornella de Llobregaten duen komisariara. Mossoek eraso terroristatzat jo dute.

Gizonezkoa sartzen saiatu den komisaria./
Gizonezkoa sartzen saiatu den komisaria./ Enric Fontcuberta/EFE

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko abuztuak 20

Mossos d'Esquadrak Cornella de Llobregaten (Bartzelona, Herrialde Katalanak) duten komisaria batean sartzen saiatu den gizonezko bat hil dute mossoek gaur goizeko seietan.

Gizonezkoa labana batekin sartu da, "Ala handia da" oihukatzen zuen bitartean. Harreraraino sartzea lortu du, eta han lanean ari ziren mossoei erasotzen ahalegindu da. Mossoetako batek tiroz hil du gizonezkoa. Polizia erasotzailearen etxebizitza erregistratzen ari da gertatutakoa argitzeko.

Mossoek prentsaurrean jakinarazi dutenez, erasoa terrorismotzat jo daitekeen ikertzen ari dira. Mossoak ari dira ikerketa egiten, Espainiako Auzitegi Nazionalaren agindupean. 

29 urte zituen erasotzaileak, eta Cornellan bertan bizi zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna