Donostiako Aste Nagusia

Sexu erasoek belztu dituzte jaiak

Zazpi eraso salatu dituztela baieztatu du Donostiako alkateak, eta “zapore gazi-gozoa” utzi dutela hirian.

Eneko Goia, Donostiako akatea. JUAN HERERO, EFE
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2018ko abuztuaren 20a
13:59
Entzun

Donostiako Aste Nagusiaren balantzea egiterakoan, Eneko Goia alkateak gertatutako sexu erasoak gaitzetsi egin ditu. “Guztira zazpi salaketa jaso ditugu, eta aurreko urtean bakar bat izan genuen. Ez da erraza horren azalpena topatu ahal izatea. Arrazoietako bat izan liteke gaiaren aurrean sentsibilizazio handiagoa dagoela, eta beraz, salaketa egiteko pauso gehiago ematen dela iraganean baino”. Gizarte bezala gogoeta egitera deitu du. “Uste dut akats bat egingo genukeela afera espazio fisiko batean zentratuko bagenu”, esan du Kursaaleko Urumea terrazan eta inguruetan izandako hiru salaketen inguruan. Oraindik egoera larrian dagoen Urnietako mutilaren kasua ere aipatu nahi izan du Goiak: “Hori izan da aurtengo puntu beltzetako bat”.

Horretaz gain, ekitaldiek bildu duten ikusle kopuruaz hitz egin du: su festa izan da ikusle gehien izan dituen ekitaldia. Sagueseko kontzertuetan, Jarabe de Palo izan da entzule gehien izan dituena, eta Pasealeku Berriko noriaren arrakasta ere azpimarratu nahi izan dute. Abuztuaren 26ra arte geratuko da, “izandako arrakasta kontuan hartuta”.

EH Bilduren arabera, “Aste Nagusiaren balantzea ezin da positiboa izan, eta Goiaren udal gobernua berdintasun arloko politikei dagokienez egiten ari den kudeaketa negargarria salatzeko unea da”. Mugimendu feminista “baztertzen” ari direla salatu dute, eta egiturazko neurriak hartzeko beharra azpimarratu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.