Zibererasoak

Anonymuseko hackerrek Espainiako hainbat webguneri eraso diete

Espainiak Kataluniaren aurka izan duen jarrera gaitzesteko eraso diete webguneei. Erabiltzaileek ezin izan dituzte erabili webgune horiek hainbat orduz.

Ordenagailu baten pantaila zibereraso bat jasan ondoren./
Ordenagailu baten pantaila zibereraso bat jasan ondoren./ Ritchie B. Tongo

Berria -

2018ko abuztuak 20

Anonymuseko hackerrek hainbat webguneri eraso diete gaur goizean. Espainiako erakunde instituzionalen orriak izan dira erasoa jasan dutenak; besteak beste, Espainiako Poliziarena, PSOE alderdiarena eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalarena.

Operation Free Catalonia-ren parte izan da gaur goizeko oldarraldia. Espainiak Kataluniaren aurka izandako jarrera eta 155. legearen aplikazioa gaitzesteko Anonymuseko kideek egindako operazioa da.

Anonymusek ohar bidez zabaldu duenez, Espainia oraindik Kataluniari "erasotzen" ari zaio, eta horren ondorio da gaurko erasoa. "Kaixo, Espainia. Oraindik Kataluniari erasotzen ari zaretela ikusi dugu. Hau ez da txantxa bat. Guk zuen gobernuari erasoko diogu. Hau protesta modu bat da, ez gara geldituko", idatzi dute Anonymuseko hackerrek You Anon Network orrialdean.

Erasoak iraun bitartean, herritarrek ezin izan dute nabigatu erasoa jasandako webguneetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna