Atxiloketa

Espainiako Poliziak Jesus Iruretagoiena eta Pablo Muñoz atxilotu ditu

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazinaleko epailearen aginduz atxilotu dituzte Jesus Iruretagoiena Lafuente eta Pablo Muñoz, azken hau Nafarroako Diario de Noticias eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietako zuzendaria da. Askatasunak lehen atxiloketaren berri eman du eta agentziek jakinarazi dute Pablo Muñozen atxiloketa. Espainiako Gobernuko Barne Ministerioaren arabera, Poliziak eta epaileak ETAren finantziazio sarearen "bitartekari" gisa aritzea leporatzen diete atxilotuei.

Berria -

2006ko uztailak 11
Askatasunak jakinarazi duenez, atxiloketa goizeko 11:30-12:00ak bitartean izan da Zumaian. Espainiako Poliziak, kalean atxilotu du Jesus Iruretagoiena Lafuente. Iruretagoeienak 60-70 urte ditu, eta Askatasunak ezin izan du baieztatu zer dela eta eraman duten preso. Bestalde, Berria.infok jakin ahal izan duenez Pablo Muñoz Donostian atxilotu dute etxetik ateratzeko orduan. Poliziak eta epaileak enpresaburu nafarren aurrean bitartekari lana egitea egozten diote Pablo Muñoz Nafarroako =iDiario de Noticias=i eta =iNoticias de Gipuzkoa=i egunkarietako zuzendariari. Jesus Iruretagoienari, berriz, ETAren izenean Zumaia inguruko enpresaburuen aurrean bitartekari lanak egiteko kontakturako gizona izatea leporatzen diote. Atxilotuak Madrilera eramango dituzte, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aurrera. Iruretagoienaren atxiloketaren berri Askatasunak eman du eta kezkatuta agertu da Jesus Iruretagoienari inkounikazioa ezar diezaioketelako. Hain zuzen ere, Askatasunak salatu du, inkomunikazioa "tortura ahalbidetzen duen" tresna dela. Kezka agertu du Espainiako Poliziaren esku inkomunikazioan dagoen bitartean Iruretagoienak jasan dezakeen tratuarengatik. Hori dela-eta, tresna "errepresibo" guztiak bertan behera uzteko eskatu du Askatasunak. ETAren finantziazio sarearekin harremana dutelakoan atxilotu dituzte bi lagunak. Joan den ekainaren 21ean Espainiako eta Frantziako poliziek 12 lagun atxilotu zituzten. Frantziako Poliziak zazpi lagun atxilotu zituen orotara: Madariaga, Uriarte, Iturbe eta Gantxegiz gain, Jose Antonio Cau azkoitiarra Baionan; Kristina Larrañaga arrasatearra Azkainen; eta Jose Roman Badiola eibartarra Hendaian. Aristizabalen bikotekide Jeanine Etxeberri Baionako ospitalean lanean ari zela, Mugerren bikoteak duen bizilekua miatzera eraman zuen Poliziak; aske utzi zuten gero. Espainiako Poliziak, berriz, bost lagun preso hartu zituen orotara: Aristizabalez eta Sagarzazuz gain, Juan Pedro Harokarene kazetaria atxilotu zuen Irunen; eta Joseba Elosua zumaiarra zein haren suhi Karmelo Lukin Alacanteko (Herrialde Katalanak) Santa Pola herrian oporretan zirela. Ekainaren 23aren beste bi lagun atxilotu zituzten; bi enpresaburu nafar. Jose Javier Azpiroz eta Juan Maria Saralegi, hain zuzen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna