Argentina

Chicha Mariani hil da, Maiatzeko Plazako Amonen sortzaileetako bat

Marianik 42 urte egin zituen bere bilobaren bila. Gaur egingo diote azken agurra.

Chicha Mariani, Argentinako Defentsa ministro ohi Agusti Rossirekin. BERRIA
2018ko abuztuaren 21a
11:01
Entzun

Maiatzeko Plazako Amonak elkartearen sorreran hartu zuen parte Chicha Marianik. Diktadura garaian hil zuten haren alaba, eta baita haren gertuko gehiago ere. Clara Anahi Mariani biloba, berriz, ez zuen sekula ezagutu, diktadura garaiko milaka desagertuen artean da oraindik ere. 42 urte egin zituen haren bila.

Giza eskubideen aldeko ekintzaile ezaguna zen Mariani, batez ere La Plata hirian. Han memoria historikoaren ikur bilakatu zen bere etxea, izan ere, Miguel Etchecolatz militarraren aginduz ehunka soldadu sartu ziren bertara eta eraman zuten Clara Anahi. Joan den astean ekitaldi berezia egin zuten han, Marianiren bilobaren urtebetetze egunean. 

Marianiren osasunak okerrera egin du azken urtean, eta atzo hil zen. Gaur egingo diote azken agurra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.