Enpresak

BSHren Gasteizko lisaburdina fabrika B&B Trendsek erosi du

Kataluniako taldeak uztailean erosi zuen Ufesa marka. Hiru urte eta erdiz enpleguak mantentzea sinatu du.

Gasteizko lantegian Ufesa eta Bosch markako lisaburdinak egiten dituzte.
Gasteizko lantegian Ufesa eta Bosch markako lisaburdinak egiten dituzte. BSH

Irune Lasa -

2018ko abuztuak 22

Azken hilabeteak luzeak izan dira Gasteizko BSHko 200 langileentzat. Iazko martxotik bazekiten enpresaren jabeek lisaburdina fabrika saldu nahi zutela, lisaburdinen negozioa ez zelako estrategikoa haientzat. Baina uztailera arte langileek ez dute izan erosle posibleen eta fabrikaren inguruko asmoen berri. Joan den hilabetean jakinarazi zieten Kataluniako B&B Trends zela Ufesa markaren jabe berria —Gasteizko lantegian Ufesa eta Bosh markako lisaburdina eta lisatzeko zentroak egiten dituzte—, eta, beraz, langile batzordearentzat ez da ustekabea izan B&Bk lantegia ere erostea.

Hala ere, langileek euren kezka agertu zuten, erosketa ez ote den soilik Ufesa marka eskuratzeko eragiketa espekulatibo bat, lantegiaren itxiera programatu bat ezkutatuko lukeena, eta gertatzen den guztiari adi egongo direla ohartarazi zuten.

Atzo BSHk jakinarazi zuenez, lanpostuak hiru urte eta erdiz mantentzeko langileekin bere garaian adostutako aurreakordioa sinatu egin du B&Bk. Horrez gainera, «trantsizio leun bat ziurtatzeko», hasieran Gasteizen egindako lisaburdinak erosiko ditu BSHk eta Bosh markarekin salduko ditu zenbait herrialdetan.

Kataluniako B&B Trends etxetresna txikiak egiten ditu, Daga eta Di4 markekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna