Zientzia

Erdi neanderthala eta erdi denisovarra den gizaki baten arrastoak aurkitu dituzte

Emakume bat zen, eta 13 urte zituen hil zenean. Altai mendietako (Siberia) kobazulo batean aurkitu dituzte hezurrak.

Aurkikuntza egin duen taldeko kideetako batzuk, Denisovako koban, Siberian. /
Aurkikuntza egin duen taldeko kideetako batzuk, Denisovako koban, Siberian. / Sergei Zelensky

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko abuztuak 23

Duela 50.000 urtekoak dira arrastoak. Garai hartan bi giza espezieren artean izandako harremanetatik jaio zen emakumezko baten aztarnak dira Siberiako lurretan aurkitutakoak. Emakumezko neanderthal baten eta gizon denisovar baten arteko nahasketa da, eta 13 urte zituen hil zenean.

"Lehendik ere bagenekin bi espezie horiek harremanak izaten zituztela tarteka, eta baita seme-alabak ere. Baina orain arte ez genuen topatu halako aztarnarik", azaldu dute Leipzigeko (Alemania) Eboluzioaren Antropologiaren Max Planck Institutuko ikerlariek. Institutu horretako talde batek aurkitu du.

Duela 40.000 urte arte Eurasian bizi izan ziren bi espezie horiek: neanderthalak mendebaldean eta denisovarrak ekialdean. "Gutxitan egiten zuten topo, baina, aurkitzen zirenean, ohikoa zen harremanak izatea", adierazi du aldeko kide Svante Paabok.

Ikertzaileek azaldu dutenez, gaur egun jatorri afrikarrekoak ez diren ia gizaki guztiek dituzte DNAn neanderthalen aztarnak, eta haietako batzuek baita Asian bizi izan ziren denisovarrenak ere. "Horrek frogatzen du harremanetan zeudela", dio Paabok. Ordea, gaur arte, Altai mendietako Denisova leizean soilik aurkitu dituzte bi espezieen hezurdurak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna