Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute bi adingaberi eraso egiten ahalegintzea egotzita

Adingabeak Leioako merkataritza gune batean zeuden, eta 48 urteko gizonak autora igotzeko gonbita egin zien.

jarraia155882.jpg
2018ko abuztuaren 23a
12:17
Entzun

Neska talde bat Leioako merkataritza guneko aparkalekuan zeuden haietako baten amaren zain. Ordea, hura heldu aurretik, 48 urteko gizona gerturatu zitzaien autoan, eta haietako biri ibilgailura igotzeko gonbita egin zien. Gizona neskekin hitz egiten ari zela agertu zen haietako baten ama, eta gizonezkoak ihes egin zuen.

Ama izan da salaketa jarri duena, eta Ertzaintzak 48 urteko gizonezkoa atxilotu egin du adingabeei sexu abusuak egiteko ahalegina egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.