FUTBOLA

Zornotzan jokatuko da Euskal Herria kopako finala, irailaren 1ean

Athletic eta Real ariko dira elkarren aurka, 16:00etan. Euskal Herria Kirola elkarteak txapelketa antolatutako zortzigarren aldia da.

Sandra Ramajo Realeko kapitaina eta Ainhoa Tirapu Athleticekoa, finalaren aurkezpenean. /
Sandra Ramajo Realeko kapitaina eta Ainhoa Tirapu Athleticekoa, finalaren aurkezpenean. / Endika Portillo/Foku

Berria -

2018ko abuztuak 24

Euskal Herria kopak toki bat egin du euskal futbolean. Zortzigarren ekitaldia du aurtengoak. Eta aurreko zazpi aldietan gertatu bezala, Athleticek eta Realak jokatuko dute finala. Irailaren 1ean jokatuko dute, Zornotzan (Bizkaia), Urritxe futbol zelaian, 16:00etan hasita. Talde zuri-gorriak zazpigarrenez irabazi nahi du kopa, seigarrenez jarraian. Txuri-urdinek, ordea, bigarren titulua nahi dute, aurrenekoa lortu eta sei urte geroago.

Erabat sendotuta dagoen txapelketa da Euskal Herria Kirolak antolatutako torneoa. Horrenbeste, ezen horrek iaz Euskal Herriko Txapela torneoa antolatzera eraman zituen elkarte horretako kideak. Aurten bigarren aldiz jokatuko da, eta Athletic izan da txapelduna. Zuri-gorriek 1-0 irabazi zioten Realari finalean, abuztuaren 5ean, Irunen (Gipuzkoa), Gal estadioan jokatutako finalean. Argi du Kike Zurutuza Euskal Herria Kirolako arduradunak: "Gizonezkoen txapelketaren arrakasta emakumezkoen koparen ibilbidearen ondorioa da". 

Athleticek eta Realak Zornotzan jokatuko duten finalera nahi dutenek jada eros ditzakete sarrerak www.ehkirola.eus webgunean. Zazpi euroko prezioa dute sarrerek, eta 14 urtez azpikoek eta etxeko taldeko bazkideek doan izango dute sarrera. Webgune horretan ez ezik, etxeko taldean eros daitezke sarrerak, datorren asteartetik aurrera.  

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna