Gizartea

Hendaiako gaztetxekoek hitzarmena izenpetu dute udalarekin

Goizetik okupatzen zuten suhiltzaileen kaserna ohitik joateko engaiamendua hartu dute gaztetxekoek; Kotte Ezenarro auzapeza eta bere axuentak gaztetxe baten beharrei erantzuten dien lokal bat aurkitzera engaiatu dira, 18 hilabete barne.

Kotte ezenarro auzapeza eta Oneka Jauregi Hendaiako gaztetxeko kidea hitzarmena izenpetzen.
Kotte ezenarro auzapeza eta Oneka Jauregi Hendaiako gaztetxeko kidea hitzarmena izenpetzen. Bob Edme

Nora Arbelbide Lete -

2018ko abuztuak 25

Lokal berria ukan bitartean beste zerbait proposatuko diela ere idatzi die udalak, baina data finkorik gabe; heldu den astean biltzekoak dira bi aldeak hitzarmena zehazteko

Udal polizien autoa bertan sartzearekin hasi da tirabira astirian. Kaserna ohia udal polizien garajea dela azaldu dio Berriari Kotte Ezenarrok, "ez da hutsa. Materiala  ere hor dugu", eta horretarako diela eskatzen gazteei hortik joatea.

Gazte batzuk ez dute mugitu nahi izan. Ezenarrok pertsonalki ditu mugiarazi. "Lasaiki" erran du Ezenarrok. Gaztetxekoek, berriz,  salatu dute "modu oso bortitzean pertsonak bultza eta mahainak kendu" dizkietela. Filmatzen ari zen gazte bat identifikatu nahi izan dute poliziek. Azkenean, bideoa ezabatu du eta ez dute identifikatu.

Goizean hasi dute suhiltzaileen kaserna ohiaren okupazioa gazte asanbladakoek. Ordu arte Orio auzoko Sasiko zuten gaztetxea.

Gaztetxea husteko agindua emana zuen epaileak, eta Sasiko orain arte zegoen eraikina husteko deialdia egina zuten hango kideek gaurko. Goizerako jarri zuten zita, eta iragarri zuten prentsaurrekoa eta bazkaria ere egitekoak zirela. Ez zuten iragarri prentsaurreko hori gaztetxea izateko okupatutako beste eraikin batean emango zutenik.

Orio kaleko eraikinean alkartu, eta Hendaia erdialderako bidea hartu dute goizean. Han, suhiltzaileen kaserna zaharra okupatu dute. Bertara joateko deia egin diete gainera, herritarrei, mezu argi batekin: "Hendaia ez da gaztetxerik gabe beldituko".

Gaur bertan egitekoa zuten lehen jardunaldia 18:00etan. etorkinen egoerari buruzko informazio bilkura antolatu dute. Hori baino lehen, ordea, aldaketa eta polizia joan dira egoitza berrira, eta handik kanporatu egin nahi dituztela salatu du gaztetxeak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna