ezbeharra

Idiazabaldar bat hil da Mexikon, istripuz

Oporrak pasatzera joan zen 33 urteko emakumezkoa da hildakoa.

2018ko abuztuaren 25a
15:34
Entzun

Bi lagun zihoazen motoan, Cozumel irlan, eta taxi baten kontra jo zuten. Emakumezkoa bertan hil zen, eta motoan zihoan bigarren laguna erietxean dago.

Mexikoko egunkari batek zabaldu duenez, ostegunean izan zen istripua, eta gertatutakoa ikertzen ari da fiskaltza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.