Gizartea

"Kontrabotere guneen beharra" nabarmendu dute Maravillas defendatzeko manifestazioan

Gaztetxean ibiltzen den jendea, proiektuarekin bat egiten duena eta hura babesten duena ez ezik, erraldoiak eta joaldunak ere manifestazioan dira, esate baterako. Maravillas, gaztetxe bat baino gehiago "mundua ulertzeko modu bat" dela aldarrikatu dute.

jarraia155960.jpg
2018ko abuztuaren 25a
18:11
Entzun

Kalea bor-bor zela abiatu da manifestazioa 18:00etan. Buruan, gaztetxeko pankarta eusten zutenekin batera zegoen Josefina Lamberto ere, Maravillas Lanberto zenaren ahizpa. Hala esan du: "Nola ez naiz ba etorriko? Asko maite ditut nire gazte hauek. Gogotsu nago eta nire esku dagoen guzia eginen dut haien alde". Manifestazioaren amaieran, eskerrak eman dizkiote Lanbertori, eta erakutsi duen kuraia nabarmendu dute: "Eredu zaitugu".

Hura ez ezik, Alde Zaharreko erraldoiak ere batu zaizkio manifestazioari, besteak beste. Eta guztien aurretik, joaldunak. "Maravillas aurrera" oihuka abiatu dira, eta "borroka da bide bakarra" eta "okupazioa delitua bada, gora delinkuentzia" leloak ere entzuten dira.

Manifestazio jendetsua izan da. Multzo luzea osatu dute elkartu direnek, eta manifestazioaren bukaeran, Gaztelu Plazaren erdia bete dute. Han nabarmendu dute autogestioa oinarri duen espazio eta proiektuekin aurrera jarraitzeko asmoa dutela. Ezinbesteko jotzen dituzte "kontrabotererako espazioak", eta horretarako lanean jarraitzeko asmoa dutela ohartarazi dute: "Ez gaituzte geldituko".

Han izan da Ion Orzaiz kazetaria, manifestazioaren zuzeneko kontakizuna egiten:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.