Mendia

Iker Karrerak mendi lasterketak utziko ditu

Twitter bidez jakinarazi du: "Iritsi da eguna. Hau izango da nere azken dortsala". Azken lasterketa horretan lehiatzen ari da oraintxe: Mont Blanceko Ultratraileko Petite Trotte en Leon (PTL) taldekako raida. Ostiralean amaitzea espero da.

Iker Karrera, iaz.
Iker Karrera, iaz. Gorka Rubio/Foku

Berria -

2018ko abuztuak 27

Mendi lasterketa handietan punta-puntan ibili ostean, erretiratzea erabaki du Iker Karrera amezketarrak (Gipuzkoa). Hala jakinarazi du gaur goizean, Twitterren idatzi duen mezu batean:

Azken dortsala erakutsi du, gaur bertan erabiltzen ari dena, Mont Blanceko Ultratraileko zazpi karreretako batean. Petite Trotte en Leon (PTL) taldekako raidean ari da parte hartzen. Hirurehun kilometroko ibilbidea, 25.000 metroko desnibel positiboarekin. Zigor Iturriarekin ari da parte hartzen, eta baliteke lasterketak ostiralera arte irautea.

Lasterketa abiatu aurretik BERRIAri emandako elkarrizketan, gogotsu ageri dira Karrera eta Iturrieta. Eguraldiak kezkatzen du gehien Karrera, eta, dioenez, zaila da estrategia zehaztea zer eguraldi izango den jakin gabe: "Material mota eta kopurua, horrek baldintzatuko digu. Lo noiz egin? Hitz egin dugun zerbait izan da: ekaitzak gogor jotzen badu, ahal bada geratu eta lo egiteko aprobetxatu. Ahal den arinen ibiltzen saiatuko gara, baino inork ez du alferrikako pisurik eramango".

Lasterketa handi batean parte hartuz erretiratzea erabaki du. Honela definitzen baitu Mont Blanceko Ultratraila: "Mendiko lasterketen munduan bi egun daude gorriz azpimarratuta: Zegama-Aizkorri, egoten den giro eta mailagatik, eta, gero, UTMB, ultratraila hizki larriz idatzita. UTMB ez da izango munduko lasterketarik politena, ezta gogorrena ere, baina mugitzen diren zenbakiak ikusgarriak dira. Lasterketa baino bi aste lehenago, dagoeneko hasten da nabaritzen hango kaleetan lasterketa giroa, eta azken astean han biltzen gara 7.000 korrikalari inguru mundu guztitik etorriak. Ikustekoa da han daukaten egitura eta antolakuntza; mendiko lasterketa bat eman beharrean, puntako beste edozein kirol probaren jaia ematen du hark".

Aurretik ere korrika egina da Karrera Mont Blancen. 2011n eta 2014an bigarren izan zen ultrarrailean. Han ez ezik, mundu osoan ere lehiatu da. Nolan's 14 AEBetako mendi erronka ezaguneko marka jarri zuen iaz, esate baterako.

BERRIAk 2015ean egin zion elkarrizketan nabarmendu zuen mendia "bizitza ulertzeko modu bat" dela harentzat, lehiaz harago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna
S: