Hilberria

Alfonso Osorio ministro frankista hil da

2014tik, Maria Servini epaileak atxilotze agindua ezarria zion Martxoaren 3an Gasteizen izandako hilketetan erantzule izatea egotzita.

Martxoaren 3ko biktimen omenezko memoriala./
Martxoaren 3ko biktimen omenezko memoriala./ Juanan Ruiz/Foku

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko abuztuak 27

Alfonso Osorio politikari espainiarra zendu da, 95 urte zituela. Santanderren jaio zen, 1923an, eta zuzenbide ikasketak egin zituen Oviedon. Franco hil ondoren, Arias Navarroren gobernuan (1975-77) Presidentetzako ministroa izan zen, eta, gero, bigarren presidenteordea, Adolfo Suarez presidente zela (1976-1977). Monarkikoa zen, eta behin baino gehiagotan defendatu zuen erregearen figura. 1979an, Suarez buru zuen UCD alderdia utzi eta Alderdi Demokrata Progresista sortu zuen.

Maria Servini epaile argentinarrak—frankismoko krimenen aurkako kereila ikertzen ari da— Osorio atxilotzeko agindua eman zuen 2014an. Gasteizen 1976ko martxoaren 3an eginiko sarraskiaren erantzule izatea egozten zion. Orduan Ministroen Kontseiluko buru zen Osorio. Nazioarteko atxilotze agindua ezarri zuen.

2008an, Eusko Legebiltzarrak gertakari hauien erantzule politiko izendatu zuen, Manuel Fraga Iribarne eta Rodolfo Martin Villarekin batera.

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna