Komunikazioa

ETB3 Iruñerrian ikusi ahalko da irailetik aurrera

ETB2 lurreko telebista digitalean ikusteko modua izango da Nafarroa osoan, Iruñeko gobernuak iragarri duenez.

3txulo ea 3zpa4 saioetako kideak
3txulo ea 3zpa4 saioetako kideak ETB

Urtzi Urkizu -

2018ko abuztuak 29

Orain arte Iruñerriko haurrek ezin zituzten ETB3ko marrazki bizidunak telebista aparailuan ikusi. Irailetik aurrera, Iruñeko eskualde osoan ikusteko modua izango da ETB3 lurreko telebista digitalean. Lizarra, Zangoza, Tafalla eta Tutera inguruetan, berriz, ETB3 orain arte bezala sintonizatzen jarraitu ahalko dute —2016tik ikus daiteke katea—. ETB3 katearen programazioaren gehiengoa marrazki bizidunek betetzen dute. Halaber, haurrei zuzendutako ekoizpen propioko bi saio daude: 3txulo eta 3zpa4.

Nafarroako Gobernuak lortutako akordioaren bitartez, era berean, ETB2 Nafarroa osoan ikusi ahalko da LTD bidez irailetik aurrera; Abian Komunikazioa S. L. enpresak lizentzia bat zuen, baina 2016ko urritik emankizunik egin ez duenez, ETB2ri eman diote aukera frekuentzia betetzeko. ETB2 Nafarroako herri batzuetan normaltasun osoz ikusten zen, baina ez guztietan.

ETB1 katea 2016ko urritik ikusten da Nafarroan, baina hori lortu arte hamaika gorabehera gertatu ziren eta oztopo ugari izan ziren UPN gobernuan zen garaian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna