Diada

Independentista sareak "euskal elkarretaratze batera" deitu du Bartzelonan ospatuko den Diadarako

15:00etan geldituko dira Euskal Etxean, eta, handik, kalejiran joango dira Katalunia plazara.

Independetistak sareko kideak iazko Diadan./
Independetistak sareko kideak iazko Diadan./ Independentistak Sarea

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko abuztuak 29

Independentistak sareak irailaren 11ko Diada egunean parte hartzeko deia egin dio euskal gizarteari. Horretarako, "euskal elkarretaratze bat" antolatuko dute Bartzelonan antolatuta dagoen mobilizazioan. Euskaldun guztiak mobilizazioan batera egoteko, Bartzelonako Euskal Etxean elkartuko dira 15:00etan. Handik, kalejiran joango dira Katalunia plazara, 15:30erako. Herritarrei zapi berdeekin eta euskal lurraldeetako banderekin joateko eskatu die independentistak sareak. Guztiak batera joanda, sareak "ikusgarriago" egin nahi du euskaldunek Herrialde Katalaneei dieten elkartasuna.

Independentistak sarearen arabera, "espainiar estatu autoritarioari aurre egiteko ordua da", eta, horretarako, "bi herrien indarrak batzeko" deia egin du. Ohar bidez zabaldu dutenez, “ziur” daude katalanek berriro "indar erakustaldia" egingo dutela irailaren 11n. Gaineratu dute Kataluniako gizartea prest dagoela independentziaren bidean "behin betiko azken pausoa" emateko.

Diada

Irailaren 11n izango da Diada, ANCk, Udalerri Independentisten elkarteak (AMI) eta Omnium Culturalek deituta. Fem la replublica lelopean, Glories plaza eta errege jauregia elkartuko dituzte.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna