Katalunia

Giroa gaiztotu da Katalunian

Telemadrid, Espainiako kateko kazetari bat eraso zuten, atzo, Ciudadanosek antolatutako manifestazioan, TV3-ekoa zelakoan. Kazetaria, anbulantzian artatu behar izan zuten.

Herritar bat xingola horiak kentzen./
Herritar bat xingola horiak kentzen./ Enric Fontcuberta/EFE

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko abuztuak 30

Azken egunetan giro politikoa gaiztotzen ari da Katalunian. Preso politikoen alde hainbat herritan ezarritako xingola horiak kentzen hasi dira hainbat herritar eta Ciudadanos alderdiak ere kanpaina hauekin bat egin du. Atzo goizean, gainera, Ines Arrimadas eta Albert Rivera Ciudadanoseko politikariak xingola horiak kentzen ibili ziren Bartzelonan hainbat herritarrekin batera.

Larunbatean,  emakume batek salatu baitzuen gizonezko batek Ciutadella parkean eraso egin ziola xingola horiak kentzen ari zela. Espainiako Polizia Nazionalak atxilotu egin zuen gizonezkoa baina, atzo, aske utzi zuten kargupean. Gizonak, ordea, emakumearen bertsioa gezurtatu du eta emakumea salatu du erasoa berak hasi zuela argudiatuta.

Kazetari baten aurkako erasoa

Atzo, Ciudadanosek deituta emakumea babesteko manifestazioa egin zuten Bartzelonan. Manifestazioa, ordea, bertze zauritu batekin amaitu zen. Telemadrid, Espainiako telebista kateko kazetari bat erasotu zuten, TV3 katekoa zela ustetan. Kazetariak berri agentziei zabaldu dienez, emakume bat bere lana eragozten hasi zen arropa horia zeramalako. Orduan, bi gizonezkok ukabilkadak eman zizkioten eta anbulantzian artatu behar izan zuten. Ciudadanos alderdiak erasoa gaitzetsi du baina erasotzaileak infiltratutako bi gizonezko direla adierazi du, ez alderdiko militanteak.

Kazetariak, gaur goizean Mossos d'Esquadran salaketa jarri du erasotzaileen aurka.

Giro gaiztotuaren erdian, TvBoy artistak sinatutako Francisco Francoren graffiti bat azaldu da Bartzelonako Urquinaona plazan. Graffitian Franco ikus daiteke Frankesteinen itxurarekin, hilarri baten ondoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna