Sexismoa

Erditze osteko jantzia eramateko debekuaren aurrean, tutua

Frantziako Tenis Federazioak erditze osteko trajea erabiltzea debekatu zion Serena Williamsi, minigonaren ordez galtza luzeak zeramatzalako. Astelehenean jokatu zuen berriz, eta tutuarekin agertu zen.

2018ko abuztuaren 30a
14:32
Entzun

"2018an bizi gara, mundua desberdina da. Garrantzitsua da norbera izatea, aske. Gainera, gogorarazten dizuet nire arropak sendatzeko balio duela". Horixe esan zuen Serena Williamsek, jantzi hori berriz janzten ez ziotela utziko jakin zuenean. Pieza bakarreko jantzi beltza da eztabaida sortu duena, eta, Williamsen arabera, erditzearen ostean sasoiko berriz jartzen laguntzen dio.

Roland Garrosen erabili zuen jantzi hori, baina Frantziako Tenis Federazioko lehendakari Bernard Giudicellik partidaren ostean Tennis Magazine aldizkarian jakinarazi zuen ez ziotela utziko berriz halakorik janzten. "Uste dut batzuetan urrutiegi joan garela. Serenaren jantzia, adibidez, ez dugu gehiago onartuko. Jokoa eta tokia errespetatu behar dira".

Astelehenean agertu zen berriro Williams. Ez zuen praka luzedun arropa jantzi, baina eman zuen zeresana orduan ere. Tutu batekin jokatu zuen.


Williams, astelehenean. JASON SZENES, Efe

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.