Gizartea

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, Zurriolako aldageletan emakumeei begira zegoelakoan

38 urte ditu atxilotutako gizonezkoak, eta astelehenean atzeman zuten.

Jendea, Zurriolako hondartzan, artxiboko argazkian. JUAN HERRERO, EFE
2018ko abuztuaren 31
11:25
Entzun

Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Zurriolako hondartzako aldageletan zegoela, norbait begira zuela konturatu zen emakumezko bat. Laguntza eskatu, eta inguruan zeuden beste batzuekin, gizonezkoa atxiki zuten, Ertzaintza etorri zen arte. Orduan, atxilotuta eraman zuten.

Intimitatea urratzea egotzita eramango dute epailearengana, eta hark erabakiko du auziarekin aurrera jarraitu edo ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.