Lehiaketa

Abian da 2018ko Kontxako Bandera BERRIAren lehiaketa

BERRIAk Donostiaz gozatzeko zortzi sari eskainiko ditu. Kontxako Banderako emakumezkoen eta gizonezkoen sailkapena asmatzen dutenen artean zozketatuko dira lau sari. Bertze laurak, parte hartzen duten guztien artean.

Arraunzaleak, ostegunean, Donostiako portuko arranplan. ANDONI CANELLADA, FOKU
2018ko irailaren 1a
11:37
Entzun

Igandean egingo dute Kontxako Banderako lehenengo estropada. BERRIAk, urtero bezala, Kontxako Bandera lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren atala gaurtik egongo da parte hartu nahi dutenen eskura, BERRIAren webgunean. Estropada bakoitzeko lehenengo zortzi sailkatuak asmatu beharko dira. Emakumezkoen eta gizonezkoen estropadako asmatzaileen artean lau sari zozketatuko dira. Parte hartzen dute guztien artean, berriz, bertze lau sari zozketatuko dira. Parte hartzeko, kiniela egin beharko da irailaren 8rako. Hauek dira lehiatuko diren arraun taldeak:

Emakumezkoetan, Riveira, San Juan, Orio, Arraun, Kaiku, Hibaika, Tolosaldea eta Donostiarra dira sailkatuak.

Gizonezkoetan, Urdaibai, Orio, Zierbena, Hondarribia, Cabo, San Pedro, Santurtzi eta Donostiarra.


Riveirako arraunlariak ostegunean, sailkatze estropadan. / Juan Carlos Ruiz, Foku

Emakumezko estropadan zortzi sailkatuen ordena asmatzen dutenentzako lehen saria Gudamendi Hoteleko gaua eta gosaria eta Arzak jatetxeko otordua izango dira. Bigarren saria, Leku Eder hoteleko gaua eta gosaria eta Ziaboga jatetxeko bazkaria. Parte hartzaileen artean zozketatuko den hirugarren saria Casa Tiburcioko otordu bat izango da, eta laugarrena, I. Urruzola txakolin markako kaxa bat.

Gizonezko estropadan zortzi sailkatuen ordena asmatzen dutenentzako lehen saria Troya landetxeko gaua eta gosaria eta Fagollaga jatetxeko otordua izango dira. Bigarren saria, Bernardo Etxea jatetxeko otordua eta Donostiako Aquariumerako bi sarrera. Parte hartzaileen artean, berriz, Kaskazuri jatetxeko otordu bat eta I. Urruzola txakolin markako kaxa bat zozkatuko dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.