Brasil

Auzitegiek ez dute onartu Lularen presidentetzarako hautagaitza

Eliteeen esanetara aritzea egotzi dio presidente ohiaren alderdiak Hauteskunde Auzitegi Nagusiari, eta helegitea aurkeztuko duela iragarri du.

Lula, artxiboko argazki batean. FERNANDO BIZERRA JR., EFE
2018ko irailaren 1a
14:41
Entzun

Ustelkeriagatik ezarritako espetxe zigorra betetzen ari da Luiz Inacio da Silva Lula presidente ohia, eta arrazoi hori bera baliatu dute Brasilgo epaitegiek hari presidentetzarako bozetara aurkeztea ukatzeko. Hauteskunde Auzitegi Nagusia osatzen duten zazpi epaileetatik seik ebatzi dute ezin dela hautagai izan.

Lula bera gobernuburu zela onartu zen Txosten Garbia deritzon legea, eta, haren arabera, bigarren instantzian zigortua izan den inor ezin da hautagai izan, nahiz eta helegitea jartzeko aukera izan. Horiek hala, Luis Roberto Barroso epaileak gogorarazi du Gorenaren epaiak ez duela zerikusirik Lularen "ondare politikoarekin".

Azken inkesten arabera, urrian egitekoak dituzten hauteskundeak irabazteko hautagai nagusia zen Lula, botoen %40 inguru eskuratuta. Horiek hala, Langileen Alderdiak iragarri du helegitea aurkeztuko duela. Dena den, oso litekeena da hura ere atzera botatzea eta hala balitz, Fernando Abadek hartuko luke presidente ohiaren tokia. Hezkuntza ministro eta Sao Pauloko alkate izandakoa da Abad.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.