Sagardo eguna

Sagardotegien uzta dastatu dute Donostian

2018ko irailaren 1a
16:02
Entzun

Eguraldia lagun, ehunka lagun elkartu dira larunbat goizean Donostiako Konstituzio plazan sagardo eguna aitzakia hartuta. Gipuzkoako Sagardogile Elkarteak egindako deiari erantzun diote Euskal Herriko 37 sagardotegik.

Goizean zehar, omenaldientzako tarterik ere izan dute bertara gerturatu direnek, eta Zubietako Astiazaran sagardotegiko Juan Ignacio Astiazaran eta haren emazte Isabel Diaz omendu dituzte hainbat urtez egindako lana eskertuz.

Gipuzkoako hiriburura gerturatu direnen artean izan da Arantxa Tapia Ekonomia sailburua ere. Tapiak nabarmendu du gero eta gehiago direla Euskal Sagardoa somarkarekin bat egiten duten sagardogileak. Bigarren urtean 48 izan dira sormarkarekin bat egin dutenak —41 Gipuzkoan, bost Bizkaian eta bi Araban—, eta guztien artean lau milioi litro sagardo ekoiztu dituzte.

Bide batez, Tapiak iragarri du aurtengo uzta iazkoa baino txikiagoa izango dela, eta laster hasiko dituztela sagardoa egiteko lanak, "zenbaitek irailean bertan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.