Diada

Hego Euskal Herrian ere Kataluniako Errepublikaren alde elkartzeko deia egin dute

Lau hiriburuetan egingo dituzte elkarretaratzeak, 19:00etan. Bestalde, Independentziaren aldeko Eguna egin dute Bermeon, Independentistak sareak deituta.

Iaz Bilbon egindako elkaretaratzea. /
Iaz Bilbon egindako elkaretaratzea. / Luis Tejido/EFE

Berria -

2018ko irailak 1

Diadaren atarian, hilaren 8rako elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herriko ANCk Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. 19:00etan izango dira guztiak.

Komunikatu baten bidez, plataformak dei egin die Euskal Herrrian bizi diren katalanei eta euskal herritarrei ekitaldietan parte har dezaten. Donostian eta Iruñean, udaletxe aurrean egingo dituzte elkarretaratzeak. Bilbon, Arriaga plazan izango da, eta, Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazan.

"Azken hamabi hilabeteok erabakigarriak izan dira Katalunian. Aurrera egiten ari gara Kataluniako Errepublika eraikitzeko lanetan. Irailaren 11 honetan milaka herritar irtengo dira kalera beste behin, errepublikarekiko leialtasunez, eta Generalitateari eskatuko diote berrets dezala urriaren 1eko mandatua".

Bestalde, independetziaren aldeko eguna ospatzen ari dira gaur Bermeon (Bizkaia), Independentistak sareak deituta. Euskal errepublikaren alde egin eta Kataluniako prozesuarekiko elkartasuna adierazi dute bertan. 12:30ean hasi dute egitaraua txaparta hotsekin, eta jendez bete da Goiko Plaza.

Bertan eginiko ekitaldian, Txutxi Ariznabarretak hartu du hitza: "Geure etorkizuna eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu eta Espainiako eta Frantziako estatuen egituren barruan ez daukagu inolako burujabetza aukerarik. Menpekotasunak gure etorkizun politiko, ekonomiko, soziala zein kulturala hipotekatzen ditu; gatazka eta noraeza besterik ez dakar. Independentzia da gure alternatiba bakarra. Euskal Errepublika da gure helburua".

Kataluniako Diadari buruz ere hitz egin du Ariznabarretak: "Ziur nago berriro ere herri katalanak egundoko indar erakustaldia egingo duela Diadan, eta independentziaren bidean fase definitiboari aurre egiteko prest dagoela adieraziko diola mundu guztiari. Iazko urriaren 1eko erreferendumean argi eta garbi adierazitako agindua bete eta Errepublika Katalana eraikitzeko estrategian aurrera egiteko ordua dela aldarrikatuko dute herritarrek”.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna