Indarkeria matxista

Gizonezko batek emakume bat bortxatu du Donostian

Erasoa Zurriolako hondartza inguruan gertatu zen, igande goizaldean. Ertzaintza erasoa ikertzen ari da.

Donostiako Aste Nagusian izan diren sexu erasoen aurkako elkarretaratzea, abuztuaren 13an, Donostian. /
Donostiako Aste Nagusian izan diren sexu erasoen aurkako elkarretaratzea, abuztuaren 13an, Donostian. / Idoia Zabaleta/Foku

Berria -

2018ko irailak 3

Gizonezko batek emakume bat bortxatu du, Donostian. Erasoa igande goizaldean gertatu da, Zurriola hondartzaren inguruan, eta emakumeak atzo jarri zuen salaketa Ertzaintzan. Polizia erasoa ikertzen ari da, eta oraingoz ez du inor atxilotu.

Donostiako alkate Eneko Goiak udaleko bozeramaileen batzordea bildu du eta batzordeak aho batez gaitzetsi du erasoa. Udalak elkarretaratzera deitu du bihar eguerdirako, udaletxe parean.

Udal gobernua kezkatuta agertu da, bi astetan hirian izan den bigarren bortxaketa baita. Donostiako Aste Nagusian, neska adingabe bat bortxatu zuten. Eraso hura ere Zurriolako hondartzaren inguruan gertatu zen.

Goiak jakinarazi du udaltzaingoak zaintza berezia egingo duela Zurriolako hondartzaren inguruan, baina ukatu egin du gunea puntu beltz bat denik. Erasoak beste edozein tokitan ere gerta daitezkeela adierazi du.

Bestalde, Zarautzen, adingabeko baten kontrako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna