Langabezia

Azken hilabetean gora egin du langabeziak Hegoaldean

Gizarte Segurantzan izena emandakoen kopuruak behera egin du lau lurraldeetan.

jarraia156259.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko irailaren 4a
13:40
Entzun

Egun 156.270 langabe daude Hego Euskal Herrian, uztailean baino 2.644 gehiago. Lurralde guztietan egin du gora langabeziak aurreko hilabetearekin alderatuta. Ordea, iazko abuztuarekin alderatuz gero, beheranzko joerari eutsi dio, eta iazko irailean baino 12.891 langabe gutxiago daude orain.

Adinari dagokionez, 25 urtetik gorako emakumeak dira gehienak. Alor ekonomikoari dagokionez, berriz, zerbitzuetan izan da beherakada handiena, eta horien atzetik daude industria eta eraikuntza.

Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Politikarako sailburu Beatriz Artolazabalek normaltzat jo ditu datuok, eta adierazi du "krisi aurreko garaietara itzultzen ari garen seinale" direla: "Krisi aurreko urteetan abuztuko langabezia datuak opkerragoak izan ohi ziren. Urtean zeharhilabete hobeak eta okerragoak daue; urtetik urterako gora-beherei begiratu behar zaie". 

Gizarte Segurantzan izena emandakoen kopuruak ere behera egin du azken hilabetean Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan; 13.661 afiliatu gutxiago daude abuztutik. Aurreko urteko garai berarekin alderatuta, ordea, 26.081 gehiago dira Gizarte Segurantzan izena emandakoak.

Datuak:

Araba: 20.041 langabe. Uztailarekiko: 465 (%2,38). Iazko abuztuarekiko: -1.675 (%-7,71).

Bizkaia: 71.376 langabe. Uztailarekiko: 1.421 (%2,03). Iazko abuztuarekiko: -4.998 (%-6,54).

Gipuzkoa: 32.189 langabe. Uztailarekiko: 663 (%2,10). Iazko abuztuarekiko: -2.931 (%-8,35).

Nafarroa: 32.664 langabe. Uztailarekiko: 95 (%0,29). Iazko abuztuarekiko: -3.287 (%-9,14).

Hego Euskal Herria: 156.270 langabe. Uztailarekiko: 2.644. Iazko abuztuarekiko: -12.891.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.