Saran desagertutako emakume batenak izan daitezkeen hezurrak topatu dituzte Beran

Nafarroako Foruzaingoak ikerketa abiatu du, gorpuzkiak identifikatzeko.

Berria -

2018ko irailak 4

Ubide baten ondotik paseoan ari ziren herritar batzuk hezur multzo bat topatu dute Beran (Nafarroa), eta Foruzaingoak ikerketa abiatu du gorpua identifikatzeko. Poliziak uste du joan den ekainean Saran desagertu zen 81 urteko emakumearenak izan daitezkeela. Azaldu dutenez, gorpua deskonposizio egoera aurreratuan dago.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna