Baserriek ez dute azterketa teknikoa pasatu beharrik izango

Eraikinaren alde bat kalera begira duten etxebizitzek soilik pasatu beharko dute EIT Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa, tokian tokiko udalak ontzat jotzen badu behintzat. Hala zehaztu du Eusko Jaurlaritzak onartu duen dekretu berriak.

Azpeitiko Izarraitz auzoko Komuntzo baserria.
Azpeitiko Izarraitz auzoko Komuntzo baserria. GIPUZKOAKO HITZA

Itziar Ugarte Irizar -

2018ko irailak 5

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako banakako etxebizitzek azterketa teknikoa gainditu beharko dute baldin eta etxearen alde bat kalera begira badute eta bertako udalak begi onez ikusten badu. Nekazaritza edo abeltzaintza ustiapenean aritzen diren baserriek ere ez dute ziurtagiri teknikoa aurkeztu beharrik izango, Eusko Jaurlaritzak gaur onartu duen dekretu berriaren arabera.

2014an jakinarazi zuen Jaurlaritzak 50 urtetik gorako etxebizitzek derrigorrean EIT Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa gainditu beharko dutela aurrerantzean. Jaurlaritzak aurtengo ekainaren 27a jarri zuen epemugatzat. Ordurako, 73.429 etxebizitzak pasatu behar zuten ikuskapena, baina, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak jakinarazi duenez, epetik bi hilabete baino gehiago igaro dela, %29k baino ez dute pasatu. Arriolaren hitzetan, "bide luzea" geratzen da oraindik azterketa guztiak osatzeko, baina azaldu du dekretu berriak eskakizunak malgutu dituela, eta orain arte "nahastea" sortu duten puntuak —baserriena nola banakako etxebizitzena— argitu  ere bai.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna