POLITIKA

Gipuzkoako gobernantza eredua aztertu dute udako ikastaroetan

Etorkizuna Eraikiz egitasmoak orain arte egindako bidearen garrantzia azpimarratu du Markel Olanok, eta lurraldearen etorkizuna gipuzkoar guztien artean eraikitzen jarraitzearen aldeko apustua egin du.

Markel Olano, udako ikastaroaren irekieran hizketan.
Markel Olano, udako ikastaroaren irekieran hizketan. Gorka Rubio / Foku

Berria -

2018ko irailak 6

Gipuzkoa. Saiakuntza Politikoa: Etorkizuna Eraikiz izenburuko ikastaroa egin dute Donostiako Miramar jauregian, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. 200 bat lagun elkartu dira, eta irekieran hitz egin dute Nekane Balluerka EHUko errektoreak eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak.

Etorkizuna Eraikiz egitasmoak orain arte egindako bidearen garrantzia azpimarratu du Olanok, eta adierazi "sustatu duen gobernantza eredu berriak" ez duela atzera bueltarik: "Administrazio publikoaren eta gizartearen arteko lankidetzatik abiatuta oraingo eta etorkizuneko politika publikoak eraikitzeko bidea egiten ari gara.  Hobetzeko tarte handia geratzen bazaigu ere, gobernantza eredu berri honek ez du atzera bueltarik Gipuzkoan".

Olanoren arabera, 20.000 herritar inguruk parte hartu dute Etorkizuna Eraikiz-en esparruan garatu diren jardueretakoren barean, eta 4.000 pertsonak zuzenean parte hartu dute esperientzia piloturen batean.

Nazioarteko hainbat adituk hartu dute parte ikastaroan; tartean, John Bryson Minnessotako Unibertsitateko Hubert H. Humphrey Harreman Publikoetako Eskolako Planifikazioko eta Gai Publikoetako katedradunak eta Karen Sanders St. Mary Unibertsitateko katedradunak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna