Altzairua

Tubos Reunidos zorra negoziatzen hasi da bankuekin

Amurrioko burdingileak baldintza berriak nahi ditu bankuekin duen 207 milioi euroko zorra pagatzeko.

Tubos Reunidosen lantegia Amurrion
Tubos Reunidosen lantegia Amurrion Juanan Ruiz / FOKU

Irune Lasa -

2018ko irailak 7

Donald Trump AEBetako presidenteak atzerriko altzairuari muga zergak igotzeko hartutako erabakia larrutik ari da ordaintzen Tubos Reunidos. Hiru urteko galeren ostean, asko kostata, iazko urtea mozkinekin amaitzea erdietsi zuen Amurrioko taldeak. Gerrikoa estutu, eta produktibitatea %10 eta salmentak %60 handitu zituen, gutxieneko etekin bat lortzeko. Baina aurten atzera zenbaki gorrietara itzuli da taldea. Urteko lehen hiruhilekoan 8,6 milioi euro galdu zituen, nahiz eta salmentei eutsi.

Tubos Reunidosek bere salmenten %45 egiten ditu AEBetara, eta hango muga zergek pisu handia dute taldearen emaitzetan. Gauzak horrela, Tubos Reunidosek bankuekin negoziazioa abiatu du, bere 212 milioi euroko zorraren parte handiena hartzen duen 207 milioi euroko mailegua pagatzeko baldintzak berritu nahian, gaur CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari bidalitako agirian azaldu duenez.

Banku horiekin azken akordioa joan den urte hasieran lortu zuen Tubos Reunidosek, 2022. urteraino luzatuz mailegua ordaintzeko epea.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna