Katalunia

ANCk elkarretaratzeak egingo ditu bihar Euskal Herrian

Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean antolatu dituzte elkarretaratzeak 19:00etan. "Herrien autodeterminazioaren alde dagoen edonori" Diadaren karietara antolatutako mobilizazioetara batzeko eskatu diete ANCko kideek.

Iaz, Diadaren karietara Gasteizen egindako elkarretaratze bat.
Iaz, Diadaren karietara Gasteizen egindako elkarretaratze bat. Jaizki Fontaneda/Foku

Berria -

2018ko irailak 7

Euskal Herrian bizi diren ANCko kideek Diada eguna ospatzeko mobilizazioak antolatu ohi dituzte. Aurten ere halaxe egin dute, eta bihar elkartuko dira, autodeterminazioa eskatzeko. Lau tokitan antolatu dituzte elkarretaratzeak, 19:00etarako: Iruñean eta Donostian udaletxe atarian, Gasteizen Andre Mari Zuriaren plazan, eta Bilbon, Arriaga plazan.

Iazko urriaren 1ean egin zuten erreferendumean ateratako emaitza betetzeko eskatuko diote Kataluniako Gobernuari: "Azken 12 hilabeteak erabakigarriak izan dira Katalunian, Kataluniar errepublika egiten ari gara", diote.

Independentistek Bartzelonan elkartzeko deia

Asteartean izango da Diada eguna. Orduan, Bartzelonan dauden euskal herritarrei elkartu eta mobilizazio handian batera parte hartzeko deia egin die, bestetik, Independetistak sareak.

Bartzelonako Euskal Etxean elkartuko dira 15:00etan. Handik, kalejiran joango dira Katalunia plazara, 15:30erako. Herritarrei zapi berdeekin eta euskal lurraldeetako banderekin joateko eskatu die independentistak sareak. Guztiak batera joanda, sareak "ikusgarriago" egin nahi du euskaldunek Herrialde Katalaneei dieten elkartasuna.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna