Altsasuko auzia

Altsasuko auziaren kronika musikatua, rap doinuan

2018ko irailaren 7a
16:42
Entzun

Asko hedatu da Altsasuko auziaren salaketa, eta modu bereziak ere ezagutu ditu. Mediapart.fr hedabidean kronika musikatuak egiten dituen La Parisienne Libérée blogariak ere egin du auziaren salaketa-kontaketa berezi askoa. Altsasuko auziaren kronika musikatua egin du. Salaketa tonu argia du errimaz errima harilkatutako ia 15 minutuko kontakizunak.

15 minutuko bideoa osatu du, han, hainbat elkarrizketa antzeztu ditu, kazetari batekin eta abokatuarekin ariko balitz bezala, bi haiek gertaeraren bi bertsioen bozeramaile gisa baliatuz. Bideoa osatzeko, irudi errealak erabili ditu, baita hainbat hedabidetan protagonistek egindako adierazpenak ere. Bideoa asko eta azkar ari da zabaltzen: 17.000 ikusaldi baino gehiago ditu.

Bertsolariei eskaera

Euskal txiolarien artean arrakasta izan du bideoak, eta Euskal Herrian halakoak behar direla eskatu dutenak ere asko izan dira. Galder Gonzalez @theklaneh-ek bertsolariei ekimena hartzeko eskatu die, esate baterako:

Erantzun dutenak ere izan dira, eta proposamenak egin dituztenak ere bai: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Ane Labaka, Nerea Ibartzabal... Aitor Sarriegi, gainera, prest agertu da:

Hain justu, gaur jakin da auzi horretan preso dauden zazpi lagunak Euskal Herriko espetxeetara ekarri dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.