Zuzeneko kontaketa

Jaizkibelen arratsaldeko desfilean ertzain bat jo du espaloian zegoen batek

Ertzaintzak ez du ezer egin, eta aurrera jarraitu dute. Arratsaldean plastiko beltza eta txilibituak izan dira berriro Kale Nagusiko espaloietan, baita tentsioa ere. Ertzainburuak aurretik esan du, isunak jartzeaz gain, aurten ezin duela ezer egin. Bideoa: tirabira izan den unea, 10. segundoan (Garikoitz Goikoetxea, BerriaTB).

Ertzainburuak erasotua izan den ertzainari aurrera jarraitzeko agindu dion unea. /
Ertzainburuak erasotua izan den ertzainari aurrera jarraitzeko agindu dion unea. / Gorka Rubio/Foku

Berria -

2018ko irailak 8 07:33

*Jaizkibel konpainia hiru aldiz pasatu da goizean Kale Nagusian. Azken urteetako zailena izan da handik igarotzeko unea; plastikoak iaz baino presenteago izan dira, eta txistu hotsak ere, inoiz baino ozenagoak.

*Plastiko beltzik ez ateratzeko propio eskatu du aurten Gipuzkoako Diputazioak, Kultura diputatu Denis Itxasoren adierazpenekin. Segurtasun Sailak ebazpen bat atera du plastiko beltzak “saihestu” behar direla esanez. Hala ere, gaur, inork ez du ezer egin. Plastikoak atera dituztenak grabatu besterik ez. Iaz, gerritik gora igotzen ez zieten utzi, aurten bai.

*Emakundek, EAEko Arartekoak eta hainbat talde politikok urteak daramatzate alarde parekidearen aldeko keinuak egiten. Udalek ez dute oraindik horrelakorik egin. Eta diputazioan, aurreko legealdian ez bezala, oraingoan apaldu egin dira aldeko keinuak. Eragileen adierazpenak orain espero dira.

Zuzeneko kontakizuna

20:55

Ertzainarekin izandako tira-biraren bideoa

Bideo honetan ikus daiteke, hamargarren segundoan behean ezkerrean, tira-bira eta nola ertzainburuak agintzen dion ertzainari erasotzailea identifikatu gabe aurrera jarraitzeko.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

18:45

Amaitu da alardea

18:34

Garikoitz Goikoetxea BERRIAko kazetariak jakinarazi duenez, arratsaldeko desfilearen amaieran tira-bira bat izan da ertzain batekin, eliza parean. Horren ondoren ertzaina erasotzailea identifikatzen hasi da, baina bere arduradunak aurrera jarraitzeko esan dio. Beste ertzain bat lankidearen defentsan atera da, baina buruak aurrera jarraitzeko agindu du.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

18:16

Ertzain bat jo dute

Garikoitz Goikoetxea BERRIAko kazetariak jakinarazi duenez, ertzain bat jo dute arratsaldeko desfilean.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

18:09

Arratsaldekoak goizekoaren traza bera izango du. Plastiko beltza eta txilibituak eraman dituzte emakumearen parte-hartzearen kontrakoek, eta ertzainburuak Jaizkibeleko arduraunei esan die ezin dutela ezer egin, isunak jartzeaz haratago. Jarri al dute, baina, isunik goizean?

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

17:25

Goizekoaren kronika

"
Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

17:23

Goizean hiru aldiz pasa da Jaizkiel Kale Nagusiti, baina bidean plastiko beltzez eta txilibituz betetako kontrako giro antolatua aurkitu du.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

09:06

Atzera pausoa

Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak "barkamena" eskatu du Aldundiaren izenean. Gaurkoa atzera pauso handia izan dela salatu du gainera.

Maialen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak zoriondu egin ditu Jaizkibel konpainiako kideak, baina ez du ezkutatu, ikustakoak ikusta "suntsituta" dagoela. Oihuak eta irainak ere izan direlako minduta agertu da, eta hori ezin dela onatu ohartarazi du. Erakundeei galdatu die gaia serio hartu eta lanean hasteko.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

08:46
08:17
08:14
08:09
07:37
07:22
07:17
07:09
06:45

Gaur goizean goizetik Kale Nagusira begira daude begiak. 08:10ak baino lehen ere bertatik pasatzeko era izango du Jaizkibelek, eta zer jarrerarekin hartzen dituzten ikusi beharko da.

22. aldiz izango da gaur kalea Jaizkibe, eta kalean dagokion tokia aldarrikatuko du gaur berriro.


Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

COVID-19aren uste ustelak

Mikel P. Ansa

COVID-19aren pandemia ukatzen duten joera batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan. Gaur, koronabirusaren larritasuna.

Azkoien izan zen halako neurriak hartu zituzten lehen herria. ©Idoia Zabaleta / Foku

San Adrianen murrizketak ezarriko dituzte, bihar gauerditik aurrera

Joxerra Senar

Beste hiru herritan aurretik egin bezala, mugimendua mugatu egingo da eta saltokietan zein ostatuetan edukiera erdira murriztuko da. Ostatuek 22:00etarako itxi beharko dute.

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo

Ia ehun kasu gutxiago atzeman dituzte egun bakarrean

Uxue Rey Gorraiz

Azken egunean, 608 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboek behera egin dute Nafarroan, Bizkaian eta Araban; Gipuzkoan ugaritu egin dira.

Santos Indurain Osasun kontseilariaren agerraldia, artxiboko irudi batean. ©Jesus Diges, EFE

Nafarroako egoera «egonkortzen» ari dela esan du gobernuak

Uxue Rey Gorraiz

Azken egunean, 223 positibo atzeman dituzte foru erkidegoan. Kutsatuen kopuruak behera egin du bigarren egunez jarraian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna