Bideo iruzkina

"Oso gogorra izan da"

Arantxa Iraola eta Garikoitz Goikoetxea BERRIAko kazetarien analisia, goizeko desfilearen gainean.

Julen Aperribai, BerriaTB -

2018ko irailak 8

Plastikoak eta txistu hotsak bakarrik ez, irainak jasan behar izan dituzte goizean Jaizkibel konpainiarekin desfilatu dutenek. Kazetari eta argazkilariak ere iraindu dituzte, eta hainbat eraso ere jasan dituzten alarde parekidearen berri ematera joan direnek. Euskal Irratietako esatari bati telefonoa lurrera bota diote, eta argazkilari bati argazki kamera kendu diote. Azken urteetako desfilerik gogorrena izan da. Arratsaldean ere tentsioa izan da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna