Erremontea-Buruz Burukoa

"Finalak irabazteko dira"

Javier Urrizak oso gustura amaitu zuen finalean eginiko lanarekin

Urriza besoak altxata garaipena ospatzen. MAIALEN ANDRES
2018ko irailaren 8a
19:54
Entzun

Urriza pozik agertu da prentsaurrekoan. "Sentipen onekin amaitu dut. Egia esan, partida pentsatu bezala irten da; dena egin dugu ongi, eta Utergari, alderantziz, ez zaizkio gauzak nahi bezala atera. Finalak irabazteko daude, eta beste txapel bat irabazteko zortea izan dut. Sakearekin min handia egin dut, eta horrek ekimena eman dit piloteoan, gauzak erraztu ditu. Oso pozik nago gauzak nola irten diren ikusita".

Ilusio berezia egin dio txapel honek Urrizari. "Txapelketa hasieran asko sufritu nuen, eta, borrokatuz, finalera ongi iristea lortu dut. Seigarren txapela irabaztea pentsaezina zen erremontean jokatzen hasi nintzenean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.