Errauste planta

Erraustegiaren kontrako giza katea egin dute Donostian

Urtero bezala, Kontxako Bandera jokoan zen bitartean, erraustegiaren beharrik ez dagoela aldarrikatu dute, hondartzan egindako giza katean.

Giza katea Kontxako hodartzan.
Giza katea Kontxako hodartzan. @ErrausAurkMugi

Berria -

2018ko irailak 9

Errausketarik ez, osasuna bai, alternatiba badago! esaldia osatzen zuten letrak erakutsi dtuzte Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideek, gaur, Donostian. Kontxako hondartzan, uraren ertzean egin dute giza katea, estropada ikustera joandakoek antzemateko moduan.

Giza katea hasi aurretik pankarta jartzen ari ziren batzuk identifikatu dituztela salatu dute.

Mobilizazioan, erraustegia ez dela beharrezkoa aldarrikatu dute, pertsonen osasunerako "larriki kaltegarria" izan daitekeela, "klima aldaketa eragiten duten gasen igorle nagusia izango dela" Gipuzkoan, eta haren eraikuntza eta funtzionamendua oso garestiak direla. Horregatik, alternatiba merkeago eta osasuntsuagoak badaudela azpimarratu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna