Gizartea

Bartzelonara zihoan hegazkin bat hustu dute arazo teknikoengatik

Hegazkinean zihoazen 101 bidaiariek irten egin behar izan dute airekotik.

BERRIA

Berria -

2018ko irailak 10

Goizean 08:30ean zen irtetekoa hegaldia Hondarribiko aireportutik Kataluniako hiribururantz. Ordea, maskorretako batean izandako matxura dela eta, airekoaren barruan zeuden 101 bidaiariek irten egin behar izan dute euren maletak hartuta. Bilbotik heldu dira teknikariak matxura konpontzera, eta azkenean, 11:30ak inguru zirenean irten dira Hondarribiako aireportutik.

Vueling konpainiako Airbusa da arazo teknikoengatik lurrean geratu dena.