EPAITEGIAK

Bi urteko zigorra ezarri diote Francisco Aranbururi

Ekineko kide izatea egotzita zigortu dute.

Aranburu, gaur, Auzitegi Nazionalean.
Aranburu, gaur, Auzitegi Nazionalean. Juan Carlos Hidalgo / EFE

Jon O. Urain -

2018ko irailak 10

Francisco Aranburu Landak ahozko epaiketa zuen gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean. Ekinen Gipuzkoako arduradun izatea egotzita epaitu dute, eta Alfonso Guevara epailea buru duen epaimahaiak bi urteko zigorra ezarri dio.

2007an ziren hura epaitzekoak, urte horretan egin baitzuten Ekinen aurkako makroepaiketa. Fiskalak epaiketan nabarmendu duenez, ordea, Aranburuk ihes egin zuen, eta Frantziak uko egin zion hura Espainiaratzeari.

Egotzitako delituak preskribatzeko urtebete falta zuela, bere burua aurkeztu zuen Espainiako autoritateen aurrean, eta, hori kontuan hartuta, fiskalak ontzat jo du bi urteko zigorra. Hasieran, fiskalak hamabost urteko espetxe zigorra eskatu zuen.

2016ko apirilean ere bi urteko zigorra ezarri zieten Jon Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Gorka Zabala, Gorka Mayo eta Iker Morenori, Ekineko kideak izatea egotzita. 4/2014 auziko epaiketa horretan, auzipetuek eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak akordio bat egin zuten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna