Gizartea

Urrengoetxearen hilketarengatik epaitutako adingabeari sei urteko zigorra ezarri diote, erregimen itxian

Iazko abenduan hil zuten Ibon Urrengoetxea, Bilbon; kasu hartan identifikatutako 13 urteko adingabea ez dute epaitu, adinarengatik.

Ibon Urrenoetxearen hilketa salatzeko elkarretaratzea, iazko abenduaren 26an, Zornotzan (Bizkaia). /
Ibon Urrenoetxearen hilketa salatzeko elkarretaratzea, iazko abenduaren 26an, Zornotzan (Bizkaia). / Marisol Ramirez/FOKU

Amaia Ramirez de Okariz -

2018ko irailak 11

Sei urteko erregimen itxia eta hiru urteko zaintzapeko askatasuna ezarri diote Ibon Urrengoetxea zornotzarraren hilketarengatik epaitua izan den 16 urteko adingabeari, El Correo egunkariak jakinarazi duenez. Iazko abenduaren 23an izan zen jazoera; bi adingabek eraso egin zioten Urrengoetxeari; ustezko lapurreta baten biktima izan zen Bilbon, Nafarroa kalean. Aurre egin zien adingabeei, eta erori eta hil egin zen, buruan kolpe bat hartuta.

13 urte besterik ez ditu gertaera horren ondorioz identifikatu zuten beste gazteak, eta, horregatik, ezin izan dute epaitu. Hala ere, uztailaren 19an Bilboko Adingabeen Epaitegian egin zen ahozko ikustaldian egon zen.

 

 

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna