GAZTETXEA

Biktimen eta politikarien talde batek "memoria historikoa ETArekin nahastea" egotzi dio Maravillas gaztetxeari

Sinatzaileen artean 1936ko gerrako biktimen senideak daude, baita Geroa Bai, PSN eta Ezkerrako ordezkari ugari ere.

Josefina Lamberto, 1938an falangistek hildako Maravillas Lambertoren ahizpa, gaztexearen aldeko manifestazioan.
Josefina Lamberto, 1938an falangistek hildako Maravillas Lambertoren ahizpa, gaztexearen aldeko manifestazioan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Ion Orzaiz -

2018ko irailak 11

50 bat pertsonak sinatu dute "Oroimen historikoaren aldeko eta manipulazioaren aurkako manifestua", eta, hor, Maravillas gaztetxearen kontrako iritzia plazaratu dute. Zehazki, 1936ko gerraren oroimen historikoa "manipulatzea" egozten die gaztetxeko arduradunei, "borrokalari errepublikazaleak ETArekin nahasiz".

"Lurralde honen oroimen errepublikazalearen manipulazioa egiten dute Maravillas gaztetxeko kideek, eta hori gaitzesten dugu. Areago, datozen egunetarako prestatu duten omenaldi batean, jazarpen frankistaren biktimak eta ETAko militanteak nahasiko dituztela jakinda", irakur daiteke agirian. ETAren jarduna "erantzun-indarkeria" gisa definitzea "giza aberrazio bat" dela gaineratzen dute sinatzaileek.

Irailaren 18an, asteartearekin, Maravillas gaztetxeak omenaldia eginen dio Mikel Castillori, 1990ean Espainiako Poliziak tiroz hildako iruindarrari. Castillo ETAkidea zela eta, ondorioz, haren omenaldia "ETAri gorazarre" egitea dela uste dute manifestua sinatu dutenek. "Zenbait sektore politikorentzat, ETAren indarkeria justifikatzeko baliabide huts bihurtu da oroimen historikoa".

Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko hainbat kidek eta Geroa Bai, PSN eta Ezkerra taldeetako ordezkari zenbaitek izenpetu dute agiria. Honako hau da sinatzaileen zerrenda: Martin Zabalza, Eneko Arteta, Lara Bartos, Jose Mari Asin, Koldo Pla, Joaquin Roa, Maite Rocafort, Juan Carlos Espinosa, Jose Ramon Martinez, Joseba Ezeolaza, Koldo Martinez, Patxi Leuza, Mari Cruz Sueskun, Merche Murga, Patricia Abad, Izaskun Moyua, Marisa Pereira, Marina Garcia, Gonzalo Medrano, Javier Lekunberri, Chechu Rodriguez, Lupe Galindo, Pello Salaburu, Josetxo Arbizu, Ana Ansa, Joseba Orduña, Efigenia García, Mikel Armendariz, Benito Salvatierra, Juana Garcia, Joseba Gutierrez Vierge, Angel Urio, Amelia Resano, Victor Oroz, Natalia Bartos, Jaime Esparza, Miguel Angel Moiua, Mikel Otazu, Virginia Aleman, Adolfo Bescos, Jose Luis Uriz, Angel Garcia Sanz Markotegi, Pedro Rascon, Maria Jose Martinez, Inma Jurio, Javier Makua, Nerea Mikelez, Marisa de Simon, Maria Asuncion Urio, Nuria Medina, Anabel Diaz, Milagros Rubio, Jesus Angel Arandia, Nino Ruiz eta Mikel Donazar.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna