Errusia-Txina

AEBei lehia egiteko aliantza

Xi Jinping Txinako presidenteak eta Vladimir Putin Errusiakoak bi herrialdeen arteko harremanaren «garrantzia eta indartzea» irudikatu dute.

Xi Jinping Txinako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa, gaur, krepeak kozinatzen.
Xi Jinping Txinako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa, gaur, krepeak kozinatzen. TASS / EFE

Ander Perez Zala -

2018ko irailak 11

Vladimir Putin Errusiako presidenteak eta Xi Jinping Txinakoak bi herrialdeen arteko harremanaren eta lankidetzaren «garrantzia eta sendotzea» ospatu dute gaur. Bi agintariek uste dute «iragarri ezin den klima geopolitikoan» —AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente Donald Trumpen erabakiei erreferentzia eginez— beharrezkoa dela Pekinen eta Moskuren arteko koalizioa indartzea, eta, horregatik, euren burua AEBei aurre eta lehia egiteko aliantza gisa aurkeztu dute berriz ere.

Vladivostoken, Errusia ekialdean elkartu dira Xi eta Putin, Ekialdeko Foro Ekonomikoan. Trumpen erabakiek sorturiko testuinguruekiko aipamenak nabarmendu dira bien arteko hitzorduan, eta presidenteek helburutzat jarri dute «munduko bakeari eta egonkortasunari» eustea —biak dira Nazio Batuen Erakundeko Segurtasum Kontseiluko kideak—.

Batetik, Txinako presidenteak defendatu du bi herrialdeen arteko harremanen «fase berriak» balioko duela «kanpo arriskuak eta erronkak elkarrekin indargabetzeko»; bestetik, Errusiakoak goraipatu ditu Moskuren eta Pekinen arteko harremanak, horiek «erabakigarriak direlako guretzat eta munduarentzat». Hitz onak besterik ez, etsai komun baten aurrean: Txinak gerra komertziala du AEBekin muga zergen inguruan, eta Errusiak AEBek bultzaturiko zigor ekonomikoei egin behar die aurre. gaurko bilera, beraz, Trumpen azken erasoaldi diplomatiko zein ekonomikoen aurkako erantzuna izan zen.

Harreman militarrak

Erantzun diplomatikoa emateaz gain, Errusiak eta Txinak maniobra militarrekin erantzun diete AEBei —eta Pekinen Asiako gainontzeko estatuei ere—. Errusiako armada gaur hasi da hiru egun iraungo duten Vostok-2018 maniobra militarrekin, eta bere armadarekin batera izango dira Txinakoaren 30 aireontzi, 900 tanke eta 3.200 bat soldadu. Pekinen armadak esperientzia gutxi du, eta, Txinako Alderdi Komunistarentzat, azken hamabost urteetan modernizatu duen indar armatuaren ahalmena frogatzea izango da erronka nagusia —Errusia da armamentua ematen dion aliatu nagusia—.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna