Zinemaldia

"Ez galdu Zurriolako Butaka saioa"

Zinemagileek eta aktoreek ‘Zurriolako butaka’ saioa babestu dute

2018ko irailaren 12a
15:52
Entzun

Hilaren 21ean hasiko da Donostiako Zinemaldia, eta, zazpigarren urtez, BERRIAk Zurriolako butaka saioa egingo du, euskarazko beste komunikabide batzuekin elkarlanean. Saioa egonkortzen ari da urtez urte, eta euskal zinemako hainbat sortzailek programa ikustera animatu dituzte herritarrak. Klara Badiolak, Itziar Ituñok, Joseba Usabiagak, Josean Bengoetxeak, Jon Garañok, Ximun Fuchsek, Katti Pocheluk, Koldo Almandozek, Jorge Gilek eta Maider Fernandezek saioa babestu dute, Zinemaldian euskaraz egiten den programa bakarra, alegia.

Programa egunero ikusi ahalko da BERRIAren webgunean, Zinemaldiak irauten duen egunetan. Egunero ariko dira Kursaaletik elkarrizketak egiten, eta, urtero bezala, euskarazko filmek eta dokumentalek hartuko dute protagonismoa.

Aurten, Euskal Herriko hogei ekoizpen emango dituzte Zinemaldian, inoiz baino gehiago. 

Zurriolako butaka saioan parte hartzen duten komunikabideek prentsaurreko bat emango dute datorren astelehenean, berrikuntzak aurkezteko. Izan ere, aurreko urtearekin alderatuta, saioak berritasun garrantzitsuak izango ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.