Migratzaileak

Mugak zaintzeko 10.000 polizia gehiago jarri nahi ditu Bruselak

Europarako sarreretako kontrolak gogortzeaz gain, geratzeko baimenik jaso ez duten migratzaileen kanporatzeak ere azkartu asmo ditu EBk.

Jean-Claude Juncker, Europako Batzordeko presidentea. /
Jean-Claude Juncker, Europako Batzordeko presidentea. / Olivier Hoslet/EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko irailak 12

Asteburuan Suedian izan diren bozetan argi geratu da beste behin migratzaileen inguruko eztabaidak eskuinari egiten diola mesede; mugak itxi eta etorkin guztiak kanporatzearen alde dauden muturrekoei, zehazki. Hala, eskuin muturraren gorakada geldiarazteko aitzakian, mugetako kontrolak gehiago gogortu nahi ditu Bruselak.

Jean-Claude Junckerren iragarri ditu neurriok Batasunaren egoeraren inguruko hitzaldian. Besteak beste, 10.000 polizia gehiago bidaliko dituzte mugetara 2020rako, eta azkartu egingo dituzte EBn geratzeko baimenik ez duten etorkinen kanporatzeak. Horretaz gainera, "migratzaile kualifikatuak" hartzeko bide arautuak sortzeko proposamena ere aurkeztuko dute.

"Ezin ditugu erabakiak unean bertan hartu ontzi bat heltzen den aldiro. Elkartasun iraunkorragoa eta antolatua behar dugu, eraginkorragoak izan behar dugu, eta horretarako mugetako zaintza indartu behar dugu", adierazi du Junckerrek. Buruzagi europarrak onartu behat izan du, ordea, egun heltzen den migratzaile kopurua aureko urteetako baino apalagoa dela. Hala ere, eztabaidak "ondorio politikoak" dituela ohartarazi du, eskuin-muturra estatu kideetan izaten ari den gorakada zuzenean aipatu gabe.

Uztailean aurreratu zuen Junckerrek mugetako segurtasuna zorrozteko proposamena. Gaur, Europako Parlamentuan egindako agerraldian zehaztu du neurriaren xedea ez dela "gotorleku bat" sortzea, "kanpoko mugak zaintzea" baizik. Horretaz gain, mugetako segurtasuna zentralizatzea da Bruselaren helburua, egun estatu kideetako poliziek egiten duten lana Europako Muga eta Kostarako Guardiaren esku utziz.

Bruselaren arabera, kanporatze aginduen %36,6 soilik bete ziren iaz. Kopuru hori handitu nahi du Batasunak, eta, horretarako, finantzaketa eskainiko die estatu kideei. Besteak beste, proposatu dute kanporatze kopurua kontuan hartzea migrazio politiketarako aurreikusitako laguntzak banatzeko. 10,4 milioi eurokoa da funtsa, eta zazpi urterako dago aurreikusia.

Kanporatzeak ere azkartu egin nahi dituzte, eta EBn egoteko baimena amaitu eta berehala ematea eskatu dute. Aldi berean, asiloa onartu ez zaienen kanporatzea ere "azkartu" nahi dute. "Kanporatze politikak behar ditugu", berretsi du Junckerrek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna