Espainiako Vuelta

Oiz mendia aldarrikapen leku, Vueltako etaparen amaieran

Munitibarko (Bizkaia) Sortuk salatu du guardia zibilek margotu dituztela banderak. Gaur Espainiako Vueltako etapa amaitu da Oizeko gainean. Michael Woods izan da nagusi etapa amaiera ikusgarrian.

Jendea, Oiz mendian, etaparen zain.
Jendea, Oiz mendian, etaparen zain. @larrabe1

Berria -

2018ko irailak 12

Espainiako Vuelta berriz ere Euskal Herritik igaro da. Zazpigarrenez izan da azken zortzi urteetan, eta kirol ikuskizun hutsetik harago, lurraldetasunari eta naziotasunari lotutako auziak azaleratu ditu txirrindularitza probaren bisitak. Horren adierazgarri, Gure Esku Dago plataformak gaurko egin duen deialdia. Herritarrak Oizera joatera animatu ditu, ikurrinak eskuan, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzera. Jende asko joan da, eta han da Ainhoa Larrabe kazetaria ere:

Aldarrikapen askoren lekua izaten ari da Oiz mendia gaur. Orain presoak dinamikak ere hainbat pankarta jarri ditu.

Nolanahi ere, bestelako kolorez pintatuta eskatu gaur Oiz mendia. Espainiako banderak agertu dira Oizera igotzeko errepidean margotuta. Munitibarko Sortuk salatu du Guardia Zibila aritu dela bandera horiek margotzen.

Bandera horiek gainetik zirriborratu dituzte ezezagun batzuek, eta Euskal Herria Espainia ez dela adierazteko baliatu dute banderen margoa. Ingelesezz, Hau ez da Espainia leloa idatzi dute.

Mezu horrek ez du luzaroan iraun. Garbitzaileek margo grisarekin estali dituzte banderak eta horien gaineko mezuak.

Bestalde, pintaketekin agertu dira, bart, Vueltan parte hartzen ari diren zenbait talderen bederatzi auto. Vuelta alde hemendik eta amnistiaren aldeko mezuak margotu dituzte ibilgailuetan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak jakinarazi duenez, horietako sei Portugaleten (Bizkaia) zeuden aparkatuta, eta beste hiru Barakaldon (Bizkaia).

Horrez gainera, Getxon (Bizkaia), hainbat kartel agertu dira La Vuelta ez da kirol hutsa leloarekin.

Bilboko Ernaik salatu du Ertzaintza aldarrikapenak ezkutatu nahian dabilela, ikurrinekin eta "propagandarekin" zihoan gazte talde bat identifikatu dutelako:

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria