KPI

Prezioen hazkundea %2,2ra apaldu da abuztuan

Erregaiek iazko abuztuan baino hazkunde txikiagoa izan dute, eta, horrekin, berdindu egin du argindar garestiagoaren pisua.

Elikagai freskoak garestitu egin dira abuztuan, baina iaz baino gutxiago.
Elikagai freskoak garestitu egin dira abuztuan, baina iaz baino gutxiago. Darwin / EFE

Irune Lasa -

2018ko irailak 12

Salneurri guztiak batera kontuan hartuta, uztailetik abuztura prezioetan ez da ez garestitzerik eta ez merkatzerik Hego Euskal Herrian. Bai, ordea, iazko abuztuarekin alderatuta, kontsumo gaiak orduan baino %2,2 garestiago baitira.

Edonola ere, abuztuan moteldu egin da KPIaren azken hilabeteetako hazkunde erritmoa, uztailean tasa %2,3 baitzen. Argindarraren fakturari begira, zaila gerta daiteke moteltze hori ulertzea, baina, INEren datuen arabera, iazko prezioek esplikatzen dute joera.

Inflazioaren azkenaldiko igoeraren parterik handiena elikagai freskoek, erregaiek eta argindarrak eragin dute, eta horiek guztiak garestitu egin dira abuztu honetan ere. Argindarra iaz baino %11 inguru garestiagoa da Hegoaldean, baina elikagai freskoen prezioak eta erregaiak ez dira 2017ko abuztuan handitu ziren neurri berean handitu, eta horrek argindarraren prezioen pisua berdindu du salneurrien balantzan.

Herrialdeka, Nafarroak du inflazio tasarik handiena: %2,4; Gipuzkoa du atzetik, %2,3arekin, eta Bizkaia ondoren, %2,1arekin. Inflazio tasarik txikiena Arabarena da: %1,8.

 

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna