Hungaria

Hungaria zigortzeko lehen urratsa egin du Estrasburgok

Europako Kontseiluan bozkatzeko eskubidea gal dezake Budapestek, neurriak estatu kide guztien onespena jasotzen badu.

Viktor Orban, Hungariako lehen ministroa.
Viktor Orban, Hungariako lehen ministroa. Patrick Seeger/EFE

Berria -

2018ko irailak 12

Europako Alderdi Popularraren babesa izan du orain arte Viktor Orban lehen ministroaren alderdiak, baina gaurko bozketan eurodiputatuei askatasuna eman die alderdiak, eta, horren ondorioz, aurrera egin du Hungariaren aurkako neurriak hartzeko Parlamentuaren eskariak.

Hala, Europako Ituneko 7. artikuluak jasotzen duenaren arabera, Europako Kontseiluan duen boto eskubidea gal dezake Budapestek. Dena den, aurrera egiteko, estatu kide guztien onespena behar du neurriak, eta, beraz, litekeena da egitasmoa bere horretan geratzea.

Leporatzen zaizkion urraketen artean daude epaileen lana oztopatzea, asilo eskubidea mugatzea eta adierazpen eta informazio eskubideak kolokan jartzea. Hungariaren aurkako zigorrak hartzearen alde bozkatu dute 448 eurodiputatuk, aurka 197k, eta abstenitu egin dira 48.

Orbanek gogor gaitzetsi du Estrasburgoren jarrera, eta "xantaia" egitea egotzi dio. "Ahaleginak egin ditugu erreformak Europako Kontseiluarekin eta Batzordearekin hitz egiteko, baina ez dute nahi izan", salatu du gobernuburuak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna