Euskara

Nafarroako zatiketa linguistikoa bertan behera uzteko eskatu du Euskaltzaindiak

Euskararen Legea berritzeko batzordean hitz egin dute Sagrario Aleman eta Andres Iñigo euskaltzainek. "Euskararekiko nafar guztiek duten eskubidea, berdintasuna eta askatasuna bermatzeko" eskatu dute.

Iñigo eta Aleman, gaur, batzorde berezian.
Iñigo eta Aleman, gaur, batzorde berezian. @plazaberri

Berria -

2018ko irailak 12

"Euskara Nafaroa osoaren eta nafar guztien eta bakoitzaren hizkuntza" dela nabarmendu du Alemanek foru legea berritzeko osatutako batzorde berezian. Horregatik, "nafar guztien eskubideak" errespetatu behar direla azaldu dute Iñigok eta biek.

"Euskara sustatu eta erabiltzeko baliabideak" eskatu dituzte, eta baita "euskara jakin eta erabiltzeko neurriak" ere. Gainera, bazterketa sahiestu egin behar direla uste dute. Euskara ikastea eta erabiltzea bermatu egin behar direlakoan daude. "Etorkizunerako erabakigarriak diren erabilera esparruak" zehaztearen alde dago Euskaltzaindia.

Horregaitik, zatiketa linguistikoa kentzeko eskatu dute, "oztopoa eta eragozpena" besterik ez dela argudiatuta.

Gainera, Euskaltzaindiko kideek nabarmendu dute "beste lurralde batzuetan" ere berezkoa dela euskara, eta haiekin "euskararen arloko gai komunetan" lankidetza sustatu behar dela aldarrikatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna