TXIRRINDULARITZA

Woodsek irabazi du Oizen

Txirrindulari kanadarra nagusitu da Espainiako Vueltako 17. etapan, eta Simon Yatesek maillot gorriari eutsi dio. Milaka zale eta ikurrina izan dira etapa osoan.

Berria -

2018ko irailak 12

Etapa ikusgarria espero zen, eta hala izan da. Michael Woodsentzat (Education First) izan da garaipena. Dena egin du ondo: eguneko ihesaldian sartu da, ondo eutsi du bertan, eta erasoa jo du Oizko azken aldapetan. Dylan Teuns (BMC) sailkatu da bigarren, bost segundora, eta David de la Cruz (Sky) hirugarren, hamar segundora. Jonathan Castroviejo (Sky) izan da lehen euskal txirrindularia: 13. izan da, 1.57ra.

Hain zuzen, Castroviejoren atzetik iritsi dira sailkapen nagusia irabazteko lehian dabiltzan lehen txirrindulariak. Enric Masek (Quick Step) eta Alejandro Valverdek (Movistar) aurrera egin dute azken maldatan, eta zortzi segundo atera dizkiote Simon Yates liderrari (Mitchelton). Bi segundo geroago iritsi da Miguel Angel Lopez (Astana). Ia minutura helmugaratu dira, ordea, Steven Kruijswijk (Lotto-Jumbo) eta Nairo Quintana (Movistar), eta minutu pasatxora Ion Izagirre (Bahrain). 

Sailkapen nagusian, Yatesek eutsi egin dio maillot gorriari, baina gertu du Valverde, 25 segundora. Mas da hirugarren, 1.22ra; Lopez, laugarren, 1.36ra; Kruijswijk, bosgarren, 1.48ra; seigarren, Quintana, 2.11ra; eta zazpigarren, Ion Izagirre, 4.09ra.

Lehia ez ezik, aldarrikapena ere izan du etapak. Izan ere, Gure Esku Dagok deituta, milaka lagun egon dira errepide bazterretan ikurrina astinduz. Etapa osoan izan dira presente, baina batez ere Oizko igoeran. Han, jende andana bildu da. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna