Auzitegiak

Willy Toledo atxilotu dute epailearen aurrera eramateko

"Jainkoa iraintzea" egotzita, biharko zegoen deituta epailearen aurrera, baina gaur atxilotu dute, berak sare sozialetan jakinarazi duenez.

Willy Toledo, artxiboko irudi batean. /
Willy Toledo, artxiboko irudi batean. / Zipi

Berria -

2018ko irailak 12

"Jaingoaren gainean Kaka egiten dut, eta oraindik ere gorotza gelditzen zait santutasunaren dogman eta Ama Birjinaren birjintasunean egiteko". Horixe idatzi zuen Willy Toledo aktore espainiarrak Facebooken, eta auzitara eraman du Abokatu Kristauen Elkarteak. Birritan deitu dute deklaratzera, baina ez da joan. Biharko dauka deklaratzera joateko zita, baina poliziak atxilotu egin du gaur, bihar epailearen aurrera eramateko. Duela astebete eman zuten bera atxilotzeko agindua.

Antzoki batean gaua pasatzekotan zen bera, lagunekin, atxiloketaren zain. Baina, berri agentzien arabera, 15:00etan atxilotu dute bere etxe inguruan.

Epaiketa baten harira egin zituen adierazpenok Toledok. 2014an Sevillan bagina erraldoi bat prozesiora atera zuten hiru emakumezko auzitara eman zituztelako, hain justu.