Politika

Mendeurreneko biltzarreko egitaraua aurkeztu du Eusko Ikaskuntzak

Bost hiriburutan bost saio egingo dituzte; Baionan izango da aurreneko saioa, urriaren 5ean. Oñatin aurkeztuko dituzte ondorioak, azaroaren 23an.

Xabier Alkorta 18. Kongresuko lehendakaria. /
Xabier Alkorta 18. Kongresuko lehendakaria. / Jon O. Urain

Jon O. Urain -

2018ko irailak 13

Eusko Ikaskuntzak 18. biltzarra egingo du datozen asteetan, eta gaur aurkeztu dute egitarau osoa, Donostian. Aurkezpenean izan dira EI eta biltzarra babesten duten erakunde ugaritako ordezkariak, Jesus Loza Espainiako Gobernuko ordezkaria, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea eta Mikel Arregi Euskarabideko zuzendaria, kasurako. Beatriz Akizu kongresuko zuzendari zientifikoak azaldu duenez, ordea, "momentu historiko" batean helduko da kongresua, Eusko Ikaskuntzak aurten mendeurrena beteko duenez gero.

"Eusko Ikaskuntza jaio zen gizarteari erantzun aurrerakoiak emateko", Akizuren esanetan, eta erantsi du "erronka bera" duela egun, "egungo errealitate sozialera egokituta".

Biltzarra bost saiotan banatu dute, atalka; Baionako Antzokian izango da lehena, urriaren 5ean, etorkizuna irudikatzeko; Gasteizen, urriaren 19an, euskararen etorkizuneko jokalekuak landuko dituzte, eta urriaren 26an, Iruñean, aniztasuna eta kohesioa jorratuko dute. Bilbon azaroaren 9an elkartuko dira garapen sozioekonomikoaz aritzeko, eta azaroaren 16an Donostian batuko dira, gobernantza demokratikoa gaitzat hartuta.

Eduki horien ondorioak Oñatin (Gipuzkoa) bilduko dituzte, "sorlekuan", azaroaren 23an. Hurrengo egunean ospatuko dute EIren mendeurren ekitaldia.

Xabier Alkorta 18. biltzarreko lehendakariak azpimarratu duenez, hiru ezaugarri nagusi izango ditu kongresuak: partaidetzari eta metodologiari dagokionez, nabarmendu du urteotan eginiko lanaren "erakusleihoa" izango dela, eta bidean 1.150 lagunek hartu dutela parte. Subjektua, berriz, Euskal Herri osoa izango dela azaldu du Alkortak, biltzarra bost hiriburutan egingo dutenez gero. Azkenik, etorkizunari begira "planteamendu propositiboa" egiteko beharra nabarmendu du, eta horri erantzun nahi dio biltzarrak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna