Indarkeria matxista

Su eman diote indarkeria matxistaren kontrako ikur bati Antsoainen

Gasolinaz blaitu dute esku gorri bat irudikatzen duen eskultura, eta su eman diote ondoren.

Suhiltzaileak, Antsoainen lanean, indarkeria matxistaren kontrako ikurra itzaltzeko. /
Suhiltzaileak, Antsoainen lanean, indarkeria matxistaren kontrako ikurra itzaltzeko. / Nafarroako Suhiltzaileak

Berria -

2018ko irailak 14

Indarkeria matxistaren kontrako ikur bati eraso egin diote Antsoainen (Nafarroa). Jaiak ospatzen ari dira herrian, eta goizaldean gertatu da erasoa, Rafael Alberti plazan.

Eskulturaren parean pintaketa bat agertu da. Gizon guztiak ez gara berdinak zioen mezuak.

Suhiltzaileek itzali dute sua, eta Twitterren eman dute gertaeraren berri.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna